Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak, lehenago JAGONET kontsultalekuan bezala, EGLU-VII argitaratu berrian ere zehaztu du izanagatik egitura kontzesiboa dela, eta ez kausala: hau da, “nahiz eta izan” esan nahi duela, eta ez “izateagatik”. Beraz, bi esaldi hauetatik, bigarrena izango genuke egokia (araua hausteak isuna dakarrelako logikarekin, betiere): *Araua hautsi izanagatik, isuna ezarri diote. Araua hautsi izanagatik, ez [...]